Mugak: I-an Okhotsteko itsasoa; E-an eta H-an Ozeano Barea; M-an Japoniako itsasoa.

Izen ofiziala: Japonia.

Jentilizioa: japoniar.

Populazioa: 125.362.000 (1995).

Azalera (km2): 377.835.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 331,8.

Hiriburua: Tokio (tokiotar).

Hizkuntzak: japoniera (ofiziala), koreera eta txinera.

Erlijioak: % 51,3 xintoista, % 38,3 budista, % 1,2 kristau, % 8,9 beste.

Moneta: yen-a (1$=100,75 yen; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 98,9 japoniar, % 0,5 korear, % 0,2 txinatar, % 0,4 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 77,5 hiritar, % 22,5 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 2,9 (1994).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,5 (1993).

Heriotza-tasa (milako): 7,1 (1994).

Haurren heriotza-tasa (milako): 4 (1993).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 76,6 urte (1994).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 83 urte (1994).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 16,4; 15-29 bitartean % 22; 30-44 bitartean % 20,2; 45-59 bitartean % 21,5; 60-74 bitartean % 14,4; 74tik gora % 5,5.

Analfabetismo-maila (%): 0.

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Tokio: 8.021.943 (1994); Yokohama: 3.300.513 (1994); Osaka: 2.575.042 (1994); Nagoya: 2.153.293 (1994); Sapporo: 1.744.806 (1994); Kobe: 1.518.982 (1994); Kioto: 1.448.377 (1994); Fukuoka: 1.275.165 (1994); Kawasaki: 1.202.069 (1994); Hiroshima: 1.106.367 (1994); Kitakyushu: 1.019.372 (1994).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: monarkia konstituzionala; bi ganbara legegile (252 eta 511 kide h.h.).

Estatuburua: enperadorea.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 9 eskualde, metropoli bat eta 2 hiri-barruti

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 4.693.200.000 $ (1994).

Per capita errenta: 37.560 $ (1994).

Kanpo-zorra: 2.166.400.000.000 $ (1994).

Inportazioak: 278.908.188.585 $ (1994).

Esportazioak: 401.985.111.662 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 24,6; elikagaiak % 15,2; petrolioa eta eratorriak % 10,1; oihalak % 8,1; produktu kimikoak % 7,4.

Esportatutako produktu nagusiak: makineria elektrikoa % 24,6; ibilgailuak % 14,4; produktu kimikoak % 6; goi-mailako teknologiako produktu optiko eta elektrikoak % 4,6; burdina eta altzairuzko produktuak % 3,8; oihalak % 2,1.

Baliabide nagusiak: Arroza: 12,9 milioi tona; Tea: 90.000 tona; Tabakoa: 140.000 tona; Zitrikoak: 2,4 milioi tona; Arrainak: 11,9 milioi tona; Harrikatza: 10,2 milioi tona; Elektrizitatea: 684.000 milioi kWh; Zinka: 131.800 tona; Altzairua: 107,9 milioi tona; Automobilak: 8.100.000 unitate; Merkatal ibilgailuak: 4.500.000 unitate; Motorrak: 2,9 milioi unitate; Untziak: 6 milioi u.e.g.; Telebistak: 12,5 milioi aparatu; Magnetoskopioak: 28 milioi unitate; Kautxua: 1,3 milioi tona; Plastikoak: 7,8 milioi tona; Ehun sintetikoak: 1,4 milioi tona; Kotoia: 465.000 tona.