Mugak: I-an Hungaria; E-an Errumania eta Bulgaria; M-an Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Adriatiko itsasoa; H-an Albania eta Mazedonia. |
Izen ofiziala: Jugoslaviako Errepublika Federala. Jentilizioa: jugoslaviar. Populazioa: 10.555.000 (1995). Azalera (km2): 102.173. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 103,3. Hiriburua: Belgrad (belgradar). Hizkuntzak: serbokroaziera (ofiziala) eta albaniera. Erlijioak: sinestunak serbiar ortodoxoak dira gehienbat. Moneta: dinar berria (1$=1,42 dinar; 1995-IX-6). |
Talde etniko nagusiak: % 62,3 serbiar, % 16,6 albaniar, % 5 montenegroar, % 3,3 jugoslaviar, % 3,3 hungariar, % 3,1 musulman , % 1,1 kroaziar, % 5,3 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 56 hiritar, % 44 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 3,3 (1993).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,1 (1991).
Heriotza-tasa (milako): 10,2 (1993).
Haurren heriotza-tasa (milako): 20 (1995).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 68,6 urte (1992).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 74,4 urte (1992).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 22,8; 15-29 bitartean % 21,6; 30-44 bitartean % 21,7; 45-59 bitartean % 17,1; 60-74 bitartean % 12,2; 74tik gora % 3,5.
Analfabetismo-maila (%): 10,8 (10 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Belgrad: 1.168.454 (1994); Novi Sad: 179.626 (1994); Nis: 175.391 (1994); Kragujevac: 147.305 (1994); Subotica: 100.386 (1994);.
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika federala; bi ganbara legegile (40 eta 138 kide h.h.).
Estatuburua: lehendakari federala.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 2 errepublika eta 2 probintzia autonomo.
Barne-produktu gordina: 31.867.000.000 $ (1990).
Per capita errenta: 3.093 $ (1990).
Kanpo-zorra: 11.200.000 $ (1995).
Inportazioak: 3.859.000.000 $ (1992).
Esportazioak: 2.539.000.000 $ (1992).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 22,7; erregaiak eta lubrifikatzaileak % 19; produktu kimikoak % 13,7; manufakturak % 10,4; janari eta abereak % 8,4.
Esportatutako produktu nagusiak: manufakturak % 49,9; burdina eta altzairua % 5,4; oihalak % 4,3; makineria eta garraio-ekipamendua % 19,6; janari eta abereak % 11,8; produktu kimikoak % 9,1.
Baliabide nagusiak: Nekazaritza (zerealak, erremolatxa, mahastiak, olibondoak, frutak eta tabakoa), artzantza, basogintza eta meatzaritza (kromoa, beruna, manganesoa eta lignito).