Mugak: I-an Nigeria, Txad eta Txad lakua; M-an Gineako golkoa eta Nigeria; H-an Ekuatore-Ginea, Gabon eta Kongo; E-an Ertafrikar Errepublika eta Txad. |
Izen ofiziala: Kamerungo Errepublika. Jentilizioa: kamerundar. Populazioa: 13.233.000 (1995). Azalera (km2): 475.442. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 28,5. Hiriburua: Jaunde (jaundetar). Hizkuntzak: frantsesa eta ingelesa (ofizialak9, txadar eta bantu hizkuntzak. Erlijioak: % 34,7 katoliko, % 26 animista, % 21,8 musulman, % 17,5 protestante. Moneta: CFA frankoa (1$=501,49 franko; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 19,6 fang, % 18,5 bamileke eta mum, % 14,7 duala, luanda, basa, % 9,6 peul, % 7,4 tikar, % 5,7 mandara, % 4,9 maka, % 19,6 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 44,9 hiritar, % 55,1 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 28,5 (1990-95).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 5,7 (1990-95).
Heriotza-tasa (milako): 12,2 (1990-95).
Haurren heriotza-tasa (milako): 63 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 54,5 urte (1990-95).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 57,5 urte (1990-95).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 46,4; 15-29 bitartean % 24,4; 30-44 bitartean % 15,1; 45-59 bitartean % 8,6; 59tik gora % 5,5.
Analfabetismo-maila (%): 45,9 (1995).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Duala: 810.000 (1987); Jaunde: 649.000 (1987); Garua: 142.000 (1987); Marua: 123.000 (1987); Bafussam: 113.000 (1987).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (180 kide).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 10 probintzia.
Barne-produktu gordina: 9.663.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 770 $ (1993).
Kanpo-zorra: 7.275.000.000 $ (1994).
Inportazioak: 1.028.000.000 $ (1995).
Esportazioak: 1.295.000.000 $ (1995).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 27,2; produktu kimikoak % 14,7; janari eta abereak % 13,6; burdina eta altzairua % 4,6; papera eta eratorriak % 3,5; oihalak % 3,5; mineral ez-metalikoak % 3.
Esportatutako produktu nagusiak: petrolio gordina % 29,3; kafea % 13,2; zura % 11,3; kakaoa % 9,8; kotoia % 4,8.
Baliabide nagusiak: Kafea: 80.000 tona; Kakaoa: 120.000 tona; Kotoia: 56.000 tona; Zura: 9,9 m3; Kautxua: 34.000 tona; Behi-azienda: 4,4 milioi buru; Petrolioa: 8,1 milioi tona; Elektrizitatea: 2.400 milioi kWh; Aluminioa: 71.500 tona.