Mugak: I-an Sudan eta Etiopia; E-an Somalia eta Indiar Ozeania; H-an Tantzania; M-an Uganda eta Victoria lakua.

Izen ofiziala: Kenyako Errepublika.

Jentilizioa: kenyar.

Populazioa: 28.626.000 (1995).

Azalera (km2): 582.646.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 49,1.

Hiriburua: Nairobi (nairobiar).

Hizkuntzak: swahilia eta ingelesa (ofizialak), bantu hizkuntzak, hizkuntza kusitak eta nilotikoak.

Erlijioak: % 73 kristau (% 27 katoliko, % 19 protestante), % 19 sinesmen tradizional, % 6 musulman, % 2 beste.

Moneta: txelin kenyarra (1$=55,58 txelin; 1995-X-6). 

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 17,7 kikuyu, % 12,4 luhya, % 10,6 luo, % 9,8 kalenjin, % 9,8 kamba, % 39,7 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 20,4 hiritar, % 79,6 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 32,8 (1990-95).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 6,3 (1990-95).

Heriotza-tasa (milako): 11,7 (1990-95).

Haurren heriotza-tasa (milako): 69 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 54,2 urte (1990-95).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 57,3 urte (1990-95).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 51,2; 15-29 bitartean % 26,6; 30-44 bitartean % 12,6; 45-59 bitartean % 6,4; 60-74 bitartean % 2,7; 74tik gora % 0,5.

Analfabetismo-maila (%): 31 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Nairobi: 1.504.900 (1990); Mombasa: 465.000 (1989); Kisumu: 185.100 (1989); Nakuru: 162.800 (1989); Machakos: 92.300 (1983).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (202 kide).

Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.

Banaketa administratiboa: 7 probintzia eta hiriburua.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 6.743.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 270 $ (1993).

Kanpo-zorra: 5.121.000.000 $ (1993).

Inportazioak: 2.774.081.000 $ (1994).

Esportazioak: 165.800.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 19,5; petrolio gordina % 18,7; burdina eta altzairua % 6; botikak % 5,4; plastikoa eta eratorriak % 3,9.

Esportatutako produktu nagusiak: tea % 26,2; kafea % 15,5; fruta eta barazkiak % 11; petrolioaren eratorriak % 9,4; zementua % 1,8; sosa % 1,7.

Baliabide nagusiak: Artoa: 2,9 milioi tona; Manioka: 650.000 tona; Basartoa: 200.000 tona; Kafea: 119.000 tona; Tea: 181.000 tona; Landare-zuntzak: 50.000 tona; Behi-azienda: 13,4 milioi buru; Ardi-azienda: 7,3 milioi buru; Arrainak: 100.000 tona; Elektrizitatea: 1.900 milioi kWh; Turismoa: 600.000 bisitari.