Mugak: I-an Kazakhstan; H-an Txina eta Tadjikistan; M-an Uzbekistan eta Kazakhstan. |
Izen ofiziala: Kirgizistango Errepublika. Jentilizioa: kirgizistandar. Populazioa: 4.483.000 (1995). Azalera (km2): 198.500. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 22,6. Hiriburua: Pishpek (pishpekar). Hizkuntza ofizialak: kirgizistanera eta errusiera. Erlijioak: sinestunak musulman sunniak dira gehienbat. Moneta: som-a (1$=10,86 som; 1995-X-4). |
Talde etniko nagusiak: % 52,4 kirgiz, % 21,5 errusiar, % 12,9 uzbek, % 2,5 ukrainar, % 2,4 alemaniar, % 1,6 tatariar, % 6,7 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 37,8 hiritar, % 62,2 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 16,3 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 3,1 (1994).
Heriotza-tasa (milako): 8,3 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 35 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 63,9 urte (1994).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 72,6 urte (1994).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 37,5; 15-29 bitartean % 27; 30-44 bitartean % 16,3; 45-59 bitartean % 10,9; 60-74 bitartean % 6,2; 74tik gora % 2,1.
Analfabetismo-maila (%): 3 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Pishpek: 631.300 (1991); Osh: 218.700 (1991); Jalal-Abad: 74.200 (1991); Tokmak: 71.200 (1991); Prjevalsk: 64.300 (1991).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa; bi ganbara legegile (35 eta 70 kide h.h.).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 6 probintzia eta hiriburua.
Barne-produktu gordina: 3.745.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 830 $ (1993).
Kanpo-zorra: 481.000.000 $ (1994).
Inportazioak: 283.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 340.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: erregaiak % 27,8; eraikuntza-makineria % 24,1; produktu kimikoak % 11; industri produktu ez-metalurgikoak % 7,3; burdinazko metalak % 6,1; elikagaiak % 6.
Esportatutako produktu nagusiak: eraikuntza-makineria % 40,7; industri produktu ez-metalurgikoak % 24,1; metal ez-burdinazkoak % 10,7; elikagaiak % 7,1; energia elektrikoa % 5,8.
Baliabide nagusiak: Abeltzaintza (ardiak, ahuntzak, txerriak eta zaldiak), ureztapeneko laborantza eta nekazaritza intentsiboa (zerealak, barazkiak, tabakoa, kotoia, azukre-erremolatxa) eta ikatz-hobiak.