Mugak: I-an Karibe itsasoa eta Panama; H-an Ekuador eta Peru; E-an Brasil eta Venezuela; M-an Ozeano Barea. |
Izen ofiziala: Kolonbiako Errepublika. Jentilizioa: kolonbiar. Populazioa: 35.099.000 (1995). Azalera (km2): 1.141.748. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 30,7. Hiriburua: Bogota (bogotar). Hizkuntza ofiziala: gaztelania. Erlijioak: % 93,1 katoliko, % 6,9 beste. Moneta: peso kolonbiarra (1$=979 peso; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 58 mestizo, % 20 zuri, % 14 mulato, % 4 beltz, % 3 mestizo (beltz-indiar), % 1 amerindiar.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 72,7 hiritar, % 27,3 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 18 (1990-95).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,7 (1990-95).
Heriotza-tasa (milako): 6 (1990-95).
Haurren heriotza-tasa (milako): 37 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 69,3 urte (1990-95).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 72,3 urte (1990-95).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 33,9; 15-29 bitartean % 29,6; 30-44 bitartean % 20,4; 45-59 bitartean % 9,7; 60-74 bitartean % 4,9; 74tik gora % 1,5.
Analfabetismo-maila (%): 15,3 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Bogota: 5.237.635 (1995); Cali: 1.718.871 (1995); Medellín: 1.621.356 (1995); Barranquilla: 1.064.255 (1995); Cartagena: 745.689 (1995).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa; bi ganbara legegile (102 eta 163 kide h.h.).
Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.
Banaketa administratiboa: 32 departamendu eta hiriburua.
Barne-produktu gordina: 50.119.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 1.350 $ (1993).
Kanpo-zorra: 12.861.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 13.853.000.000 $ (1995).
Esportazioak: 9.764.000.000 $ (1995).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 34,6; produktu kimikoak % 24,4; barazkiak % 7,4; metalak % 7; petrolioa % 5,6; oihalak eta larrukiak % 4,3.
Esportatutako produktu nagusiak: fruta eta loreak % 32,4; petrolioaren eratorriak % 19,2; kafea % 17,3; oihalak eta jantziak % 12,5; produktu kimikoak % 5,4; janari eta tabakoa % 4,8; papera eta eratorriak % 2,5.
Baliabide nagusiak: Arroza: 1,7 milioi tona; Kakaoa: 56.000 tona; Kafea: 664.000 tona; Azukrea: 1,4 milioi tona; Kotoia: 105.000 tona; Behi-azienda: 24,3 milioi buru; Petrolioa: 20,6 milioi tona; Urrea: 33,4 tona; Gas naturala: 3.200 milioi m3; Elektrizitatea: 35.300 milioi kWh.