Izen ofiziala: Komoreetako Islamdar Errepublika Federala. Jentilizioa: komoretar. Populazioa: 545.000 (1995). Azalera (km2): 1.862. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 292,7. Hiriburua: Moroni (moroniar). Hizkuntza ofizialak: komoreera, arabiera eta frantsesa. Erlijio ofiziala: islama. Erlijioak: % 99,4 musulman sunni, % 0,6 katoliko. Moneta: franko komoretarra (1$=371,60 franko; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 96,9 komoretar (bantu, arabiar eta malagasi herrien arteko nahasketa), % 1,6 makua, % 0,4 frantses, % 1,1 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 28,9 hiritar, % 71,1 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 35 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 6,8 (1994).
Heriotza-tasa (milako): 11 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 89 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 56 urte (1994).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 60 urte (1994).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 48,5; 15-29 bitartean % 26,4; 30-44 bitartean % 13,8; 45-59 bitartean % 7,3; 60-74 bitartean % 3,4; 74tik gora % 0,6.
Analfabetismo-maila (%): 47 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Moroni: 24.000 (1990); Mutsamudu: 15.000 (1990); Domoni: 8.000 (1990); Fomboni: 5.600 (1990).
Gobernu-mota: islamdar errepublika federala, ganbara legegile bakarrekoa (42 kide).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 3 irla.
Barne-produktu gordina: 272.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 520 $ (1993).
Kanpo-zorra: 169.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 58.934.337 $ (1994).
Esportazioak: 12.688.008 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: arroza % 11,9; petrolioaren eratorriak % 11,6; zementua % 7,6; ibilgailuak % 7,4; haragia eta arraina % 5,9; esnekiak % 3,9; kontsumo-ondasunak % 38,8.
Esportatutako produktu nagusiak: bainila % 59; esentziak % 19,8; iltzea % 11,1.
Baliabide nagusiak: Manioka: 90.000 tona; Espezieak: 47.000 tona; Arroza: 16.000 tona; Behi-azienda: 85.000 buru; Arrrainak: 4.000 tona.