Mugak: I-an Hungaria eta Eslovenia; H-an Bosnia-Hertzegovina eta Adriatiko itsasoa; E-an Serbia eta Montenegro; M-an Adriatiko itsasoa.

Izen ofiziala: Kroaziako Errepublika.

Jentilizioa: kroaziar.

Populazioa: 4.495.000 (1995).

Azalera (km2): 56.691.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 79,5.

Hiriburua: Zagreb (zagrebar).

Hizkuntza ofiziala: kroaziera.

Erlijioak: % 76,5 katoliko, % 11,1 Ekialdeko Elizako ortodoxo, % 1,2 musulman, % 11,2 beste.

Moneta: kuna (1$=5,33 kuna; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 78,1 kroaziar, % 12,2 serbiar, % 0,9 bosniar, % 0,5 magiar, % 0,5 esloveniar, % 7,8 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 64,4 hiritar, % 35,6 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): -0,6 (1993).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,4 (1993).

Heriotza-tasa (milako): 11,4 (1993).

Haurren heriotza-tasa (milako): 9 (1994).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 65,6 urte (1991).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 75 urte (1991).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 19,4; 15-29 bitartean % 20,7; 30-44 bitartean % 22,7; 45-59 bitartean % 18,3; 60-74 bitartean % 12,9; 74tik gora % 4,5.

Analfabetismo-maila (%): 3 (10 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Zagreb: 706.770 (1991); Split: 189.388 (1991); Rijeka: 167.964 (1991); Osijek: 104.761 (1991); Zadar: 76.343 (1991).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika; bi ganbara legegile (68 eta 138 kide h.h.).

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 20 barruti.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 14.614.900.000 $ (1993).

Per capita errenta: 3.058 $ (1993).

Kanpo-zorra: 2.700.000.000 $ (1994).

Inportazioak: 3.903.000.000 $ (1993).

Esportazioak: 4.666.000.000 $ (1993).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria % 23,1; oinarrizko manufakturak % 17,4; kontsumo-ondasunak % 16,1; produktu kimikoak % 14,2; elikagaiak % 8,7.

Esportatutako produktu nagusiak: kontsumo-ondasunak % 27,6; oinarrizko manufakturak % 14,5; produktu kimikoak % 14,2; makineria % 13,6; elikagaiak % 12.

Baliabide nagusiak: Nekazaritza (zerealak, patatak, frutak), industria eta turismoa.